XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kikilik txantxetan komentatu zuen: - Zu eta ni ez gintuzkete onartuko. - Seguru ezetz.

Eta barre egin zuten.

Orkestak kontzertu musika jotzeari utzi eta dantzarako doinuei ekin zion.

Gonbidatuak mahaietatik aldentzen hasi ziren dantzan egiteko.

Pieza bat, bi, hiru... Bikoteak aldatu egiten ziren partaidez.

Eta Kikili eta Kokolo inbidiaz haiei begira.

Zer emango lukete emakume zoragarri haiekin dantzan egiteagatik!.

Dantzakide desiratuena Angustietako Markesa zen, eta nola ez, jaiaren anfitrioia zenez eta izugarri polita gainera.

Kikilik eta Kokolok madarikatu egin zuten bere zoritxarra: - Aberatsak bagina... - Baina ez gara.

- Izango bagina diot, errekoño!.

- Amets egiteak ez dizu arazoa konponduko.

- Baina imajinazioak bai.

Kikilik kuriositatez begiratu zion: - Zer bururatu zaizu orain, Kokolo?.

Kokolok burua altxatu zuen, harro: - Zuri bururatu ez zaizuna: Angustietako Markesarengana hurbildu eta hari dantza bat eskatzea.

Kikilik barre egin zuen lehertu arteraino: - Burutik eginda zaude, Kokolo!. Ez duzu ikusten zerbitzarien uniformea daramazula?.

Nola dantzatuko du zerbitzari batekin aristokraziako dama goren batek?.

- Normalean ez, Kikili, baina agian gaur bai, ospatzen den jaialdia benefikoa delako.